XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, gaur egun munduko sukalderik onenetako
bat den euskal sukaldera garamatzaten lehen urratsak eman ziren. Eta prozesu horren aitzindariak,
amengandik edo andereñoengatik ikasitakoa eta Frantziako sukaldaritzaren modernitate-ukituekin
nahasten jakin zuten emakumeak izan ziren.
Baina emakume hauek ez daude liburuen aurkibideetan, ezta aldizkari zaharretan, edota
ostalaritzaeskoletan.
Gastronomia boterearen, glamourraren eta ospearen sinonimo bihurtu zenetik, arraroa da
gastronomiaren sektoreko gailurrean emakumeak aurkitzea. Gutxi dira chef kategoriara iritsi
direnak beren lan heroikoagatik, etsipenarentzat eskuraezinak eta kontziliazio orekak eginez.
" Emakumeek, lehenago " filmak, euskal gastronomiaren oinarriak ezarri zituzten emakume
garrantzitsuenetako batzuei izena eta balioa jarri nahi die, ala nola Emilia de Dañobeitia, Azcaray
ahizpak edota Nicolasa Pradera; gaur egun Michelin izarra duten chef garaikideen bitartez: Nieves
Barragán, Zuriñe García edo Elena Arzak, besteak beste,
Zergatik? "Zeren hitz egiten ez denaz ez baita existitzen..."
All rights reserved