About the work
Amatxi, kontaidazu gure intuizioa eta barneko maisua iratzartzeko helburua duten ipuin sorta bat da. Denok daramagu barnean maisu edo gidari bat, eta hark erakusten gaitu jarraitu beharreko norabidea eta inork baino hobe daki zein den bizitzaren bidaian hartu beharreko bidea.
Barneko indar hau dugula ahaztua dugu, eta liburu honen helburua gure sustraiekin eta hauek dakarten jakinduria haundiarekin bir-konektatzea da. Eta horretarako amatxi eta bilobaren artean mantendutako elkarrizketak aurkezten dira liburu honetan. Amatxi Baztanen erabiltzen dugun hizkera da, bertze toki batzuetan amona edo amama gisa ezagutzen dena. Guztiok daukagu gure baitan bizi den amatxi bat: gure barneko jakinduria da; bidea erakusten digu; krisi, beldur eta zalantza haundiko momentuetan laguntza eskatu ahal diogu. Ipuin hauek barne elkarrizketa hau irudikatzen dute; gure burua sendatzeko gaitasun hori irudikatzen dute eta sustraietatik indarra hartu eta bizitzan zehar gidatu gaitezkela.
Gure buruarekin eta, gu baino lehenago oinez ibili ziren eta gure lehen urteetan zaindu gintuzten arbasoekin egin dezakegun topaketa irudikatzen du ipuin hauetan agertzen den amatxik. Gaur egun, haiek transmititutako jakintza oraindik gure baitan dago. Gure arbasoen omenaldi bat da hau eta baita intuizioari egiten diogun omenaldi bat ere. Gure funtsezko indarrari eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen den antzinako jakintzari egiten diogun omenaldia da.
Amatxi, kontaidazu ipuin eta elkarrizketa bilduma bat da, haurrekin, nerabeekin edo helduekin gai unibertsal eta ezinbestekoak lantzeko, narratiba erraz eta sakonen bidez: bizitzaren zentzua, poztasuna, sormena, maitasuna, aspertzea, bereizketa, suizidioa, heriotza, doluak, krisiaren osteko hasierak, bikote bereizketa, sexualitatea eta afektibitatea, barne hazkuntza edota bizitzaren zikloa dira hemen aurkezten diren gaietako batzuk.
Lehen 18 ipuinak gure familian aipatzen ziren esaera edo esaldi zaharrak dira. Horregatik egin ditugu izenburuen itzulpenak eta esaldi originalen aipamenak. Hurrengo 28 ipuinak, amatxi jakintsuarekin izandako elkarrizketa moduan aurkeztu ditugun gaiak dira. Autoestimua, sexualitatea, lotura afektiboak, suizidioa, heriotza edo erresilientzia moduko gai unibertsal eta existentzialak aurkezten dira idatzi hauetan, lehen erran bezala. Idatzi bakoitza kanalizatutako ilustrazio batekin batera aurkezten da. Gure Izaera gorenarekin eta bere baitan hartzen gaituen mundu haundi horrekin espiritualki lotzen gaituzten irudiak dira, gure dohain eta ahalmenak indartzen dituztenak.
Amatxi, kontaidazu proposamen fin, ausarta eta maitagarria da, sustraietatik hartu eta hegan egitera gonbidatzen gaituena.
AI Availability Declaration
This work cannot be made available to AI systems.
Creativity declaration
100% human created
Declaration Date:
Dec 27, 2024, 7:45 PM
Identification level:
Medium
Print work information
Work information
Title AMATXI KONTAIDAZU

Work type Narrative, Essay
Tags desarrollo personal, conciencia, sabiduría, educación emocional, autoayuda, consciencia, ancestros, psicología, sabiduría ancestral, arbasoak, terapia, espiritualidad, legado, ipuinak, creencias, alma, psicoterapia, amor, amatxi, resiliencia
-------------------------
Registry info in Safe Creative
Identifier 2412270489382
Entry date Dec 27, 2024, 7:45 PM UTC
License All rights reserved
-------------------------
Copyright registered declarations
Author 100.00 %. Holder Esther Sanzberro Iturriria. Date Dec 27, 2024.
Information available at https://www.safecreative.org/work/2412270489382-amatxi-kontaidazu