2504151472931
DANA BIDEO-PODKASTA
04/15/2025
Zelako Kultur Ideiak koop.elk.txikia
Zelako Kultur Ideiak koop.elk.txikia
,
DANA bideo podkasta proiektuak Euskal Herriko herri edo eskualde zehatz bateko gazteek sortutako edukiak biltzen ditu, euskararen erabilera eta gazteen parte-hartzea sustatuz.
Proiektuak gazteen hizkera eta eguneroko bizitzako gaiei buruzko elkarrizketak eta bideoak
eskaintzen ditu eta sare sozialetan, YouTube, Spotify, Instagram eta TikTok-en, zabaltzen da.
DANAren helburu nagusia gazteen sormena eta hizkuntza naturala bultzatzea da eta
horretarako, gazteek euren esperientziak, umorea eta kezkak euskaraz adierazteko aukera
dute honetan. Proiektuak erakusten duenez, euskara ez da karga bat, baizik eta gazteentzako aukera bat eta tresna bat eta horrekin euskararen erabilera eta gazteen inguruko kultura sustatzen dira.
All rights reserved