2504031353237
Emmagina
04/03/2025
Zelako Kultur Ideiak koop.elk.txikia
Itxaso Paya Ruiz
,
Maria Rivero Campo
,
EUS. Emma Lizarraga 59 urteko ginekologoa da. Ospitale publiko batean lan egiten duen arren, bere kontsulta pribatua ere badu: Emmagina. Medikuntzan aparta da, baina jendeari tratua emateko gaitasunik ez du: umore txarra du, iruzkin sarkastikoak egiten ditu inolako filtrorik gabe, eta bost axola dio besteen iritzia.
Telesail honetan, Emmak eguneroko lanaren kaosari aurre egin beharko dio: sintoma surrealistak dituzten pazienteak, ezohiko tokietan gertatzen diren erditzeak, eta ospitaleko burokraziaren zentzugabekeria. Horri gehitu bere xelebrekeriak eta lankide talde berezi eta exajeratua.
Sitcom honek umore garratza eta lotsagabea izango du, osasun sistemaren absurduak eta helduaroaren frustrazioak agerian utziz. Medikuntza-dramen tonu serioa irauliko du, eguneroko errutinak egoera zentzugabe bihurtuz. Emma ez da heroi bat, ezta pertsona atsegina ere… baina horregatik egingo zaigu erakargarria.
ES. Emma Lizarraga es una ginecóloga de 59 años. Aunque trabaja en un hospital público, también tiene su propia consulta privada: *Emmagina*. Es una médica excepcional, pero carece totalmente de habilidades sociales: tiene mal carácter, hace comentarios sarcásticos sin filtro alguno y le importa un comino la opinión de los demás.
En esta serie, Emma deberá enfrentarse al caos de su trabajo diario: pacientes con síntomas surrealistas, partos en los lugares más insospechados y la absurda burocracia hospitalaria. A esto se suman sus propias rarezas y un equipo de compañeros excéntrico y exagerado.
Esta *sitcom* tendrá un humor ácido y descarado, sacando a la luz los absurdos del sistema de salud y las frustraciones de la madurez. Romperá con el tono serio de los dramas médicos, convirtiendo la rutina diaria en situaciones disparatadas. Emma no es una heroína ni una persona amable… y, precisamente por eso, nos resultará irresistible.
All rights reserved