Euskal Herrian bestelako jendarte-eredu baten alde lanean ari diren Herri
Mugimenduak laguntzea, horixe izan da Joxemi Zumalabe Fundazioaren
helburua sortu zenetik. Euskal Herriko herri ekimen, talde eta mugimenduek
egiten duten ekarpen sozial eta politikoa ikustarazi, sendotu eta merezi duen
errekonozimendua aitortzea.
Izan ere, auto-antolatuta dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna
du, bere etorkizuna gidatzeko ahalmena. Herritarren auto-antolakuntza
funtsezkoa dugu gure historiaren subjektua izateko. Beraz, herri mugimenduak
tresna izateaz gain helburu ere badira.
Herritarren auto-antolakuntzarako gaitasun hori eta beronek sortzen
dituen espazioei (beraien muga, gabezi eta akats guztiekin) herrigintza
deritzogu. Herrigintzaren funtsa herritarrak konektatu eta artikulatzea da.
Bere logika propio eta komunitarioetatik abiatuz (logika merkantilista eta
burokratiko-instituzionalak alboratuz) jendartearen antolakuntza beste modu
batez produzitu dezake, elkarbizitza eta ingurune naturala errespetatuz eta
bizitzaren birsortze prozesuak erdigunean ipiniz. Bizitza posible eta duina izan
dadin kontutan izan eta zaindu beharreko dimentsio ezberdinak jasoz
Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0