2504141468524
HERRIA KANTUZ
04/14/2025
Zelako Kultur Ideiak koop.elk.txikia
Herria Kantuz proiektua sormena, musika eta ikus-entzunezko produkzioa modu
integratuan eta parte-hartzailean uztartzen duen formatua da. Proiektuaren helburu
nagusia kalitatezko ikus-entzunezko pieza sortzea da, komunitatearen aktibazioa,
inklusioa eta kulturaren adierazpena bermatuz. Hori lortzeko, teknika eta baliabide
guztiz koherenteak eta egokiak erabiltzen dira, prozesu osoan zehar partaidetza eta
profesionaltasuna uztartuz. Helburua ere bada herriko biztanleek parte hartzea,
abesti bat eta bideoklip bat sortuz, komunitatearen nortasuna, historia eta balioak
islatuz. Prozesu honetan, herritarrek musika konposizioan, abestian eta dantzaren
koreografian parte hartzen dute, eta guztia teknika digitalen bidez ekoizten da.
All rights reserved